lunes, 27 de abril de 2015

Lana

Kaixo,heziketa fisikoaren eta osasunaren lana nire ikuspuntutik,onurak zein kalteak.
Inolako zalantzarik gabe esan daiteke, ariketa fisiko egokiak osasuna sendotzen duela. Egin diren ikerketa mediku guztiak bat datoz horretan. Osasuna sendotzen da eta mota guztietako gaixotasunen kontra defentsa da. Jarduera fisikoaren ondorioz gorputzeko organo, sistema, aparatu eta funtzio fisiologiko guztiek (batzuk gehiago, besteak gutxiago) egokitzapenak jasaten dituzte eta hobe egiten dute dagokien lana. Ez gara orain guztiak aipatzen hasiko baina batzuk azpimarratuko ditugu.
Onurak:
- Organo garbitzaileek (giltzurrunak, gibela...) lan hobea egiten dute toxinak, zikinkeriak eta hondakinak desegiten. Beraz, gure gorputza garbiago mantentzen da.
- Digestio hobeak egiten dira (digestio motelegiak dutenentzat oso aproposa).
- Lo hobeto egiten da, ariketa fisikoak gorputz eta buru lasaipena dakartzalako.
- Kirola egiten dutenek (gehiegikeriatan erortzen ez diren bitartean) egiten ez dutenek baino gaixotasun gutxiago jasaten dituzte eta hauetatik hobe errekuperatzen dira.
- Neska eta emakumeengan hileroko oinazeak gutxitzen edo desagertzen ditu.
Kalteak:
Ariketa fisikoa modu egokiz egin behar da ondorio onuragarriak jaso ahal izateko. Bestela onurak baino kalteak jasango ditugu; agujetak, lesioak (zaintiraketak, gihar hausturak, luxazioak, tendinitiak,...) zenbait kasutan kalte garrantzitsuak eraginez (bihotzekoak, gorputz deformazioak). Zoritxarrez denok ezagutzen ditugu, esate baterako, edozein moduz, bat-batean, sekulako "palizak" ematen dizkiotenak beren gorputzari, edo egunero leher egiteraino ariketa fisikoan jarduten dutenak. Oso noizbehinka goi-intentsitateko jarduera fisikoan jarduten dutenek ere erregularki egiten dutenek baino bihotz gaixotasunen bat edukitzeko arrisku biziagoa dute.


No hay comentarios:

Publicar un comentario